Asus
Asus | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | ASUSTeK Computer Inc. |
Mota | negozioa, enpresa, teknologia konpainia eta marka |
Jarduera sektorea | electronics industry (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Taiwan |
Jarduera | |
Kidetza | Wi-Fi Alliance eta Wireless Power Consortium |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 5.831 (2019) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 351.330.000 NT$ (2019) |
Balore-burtsa | Taiwan Stock Exchange (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1989ko apirilaren 1a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
ASUSTeK Computer Inc. (laburtuta, ASUSTeK edo ASUS) konpainia multinazional taiwandar bat da. Hardwarearekin, elektronikarekin, robotikarekin eta teknologiarekin lotutako produktuak garatu, fabrikatu eta saltzen ditu: ordenagailu pertsonalak, lan-estazioak, ordenagailu eramangarriak, netbookak, txartel nagusiak, txartel grafikoak, telefono mugikorrak, zerbitzariak, biltegiratze optikorako gailuak, eta abar.[1] Softwarea ere garatzen du.
2015ean munduko laugarren enpresa handiena izan zen bere arloan. 2024tik aurrera, ASUS ordenagailu pertsonalen munduko bosgarren saltzaile handiena da, saldutako unitateen arabera.[2] Bere lehiakide nagusien artean daude Apple, Dell, HP, Lenovo, Acer, MSI, Razer, Alienware eta abar. Bideo-jokoen munduan garrantzia handia du.[3]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Enpresari normalean ASUS izenez deitzen zaio, (txinera tradizionalez 華碩電腦股份有限公 eta pinyinez Huáshuò Diànnǎo Gǔfèn Yǒuxiàn Gōngsī). Konpainiaren webgunearen arabera, ASUS izena Pegaso-tik dator (latinez: Pegasus), greziar mitologiako zaldi hegalduna. Hitzaren azken lau letrekin geratzea erabaki zuten, alfabetikoki ordenatutako enpresen zerrendetan hasierako posizioetan agertzeko.[4][5]
Enpresaren eslogana aldatuz joan da konpainiaren historian zehar. 2003-2009 urteen artean, enpresaren definizio moduan honako goiburukoa erabili zuten: "Rock Solid, Heart Touching", hau da, "Bihotza ukitzen duen harkaitz sendoa". 2009-2013 artean, aldiz, "Inspiring Innovation, Persistent Perfection", hau da, "Berrikuntza inspiratzailea, Perfekzio iraunkorra". Orduz geroztik eta gaur egun ere, "In Search of Incredible" eslogana erabiltzen dute, hau da, "Sinestezinaren bila".[6][7]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asus enpresa 1989an sortu zuten Taipei hirian (Taiwan), Acer enpresan lanean aritu ziren Tzu-Hsien Tung, Ted Hsu, Wayne Hsieh eta M.T.Liao hardware-ingeniariek.[8] Garai hartan, Taiwan oraindik ez zen nagusi ekipo informatikoen hardwarearen negozioan. Intel enpresa zen IBM bezalako enpresak prozesadore berriez hornitzen zituena eta Taiwango konpainiek sei hilabete inguru itxaron behar izan zuten IBMk haien lehen ingeniaritza prototipoa jaso arte. Enpresak bere historiari buruz dioenaren arabera, Asusek txartel nagusi baten prototipo bat sortu zuen, bertan Intel 486 mikroprozesadore bat kokatzeko. Mikroprozesadorerik gabe egin behar izan zuen prototipoaren diseinua. Txartela probatzeko unea iritsi zenean, eta Asus-ek Intel-i mikroprozesadore bat pasatzeko eskatu zionean, Intel enpresak bere 486 txartel nagusiarekin arazo bat zuen. Asusek Intelen arazoa konpondu zuen eta Asusen txartel nagusian proba egin zutenean, denak behar bezala funtzionatzen zuela ikusi zuten; ez zen inolako aldaketarik egin behar izan. Orduz geroztik, Asus Intel-en ingeniaritza prototipoak jasotzen hasi zen, bere lehiakideei aurrea hartuz.[9]
2005eko irailean, lehen PhysX azeleragailu-txartela atera zuen.[10] 2005eko abenduan, TLW32001 telebista-modeloa atera zuen eta LCD telebisten merkatuan sartu zen.[11]
2006ko urtarrilean, VX ordenagailu eramangarrien seriea garatzeko, Lamborghini automobil-enpresarekin elkarlanean arituko zela iragarri zuen.[12][13] 2006ko martxoaren 9an, Asus "Microsoft Origami" ordenagailu ultrakonpaktuen lehen modeloen fabrikatzaileetako bat zela baieztatu zen, Samsung eta Founder Technologyrekin batera.[14][15] 2006ko abuztuaren 8an, Asusek Gigabyte Technology enpresarekin sozietate taldeaniztuna osatuko zuela zuela iragarri zuen.[16]
2007ko ekainaren 5ean, Eee PC-a kaleratuko zuela iragarri zuen konputagailuen Computex biltzarrean.[17][18] 2007ko irailaren 9an, Blu-ray disko optikoetarako euskarria eskainiko zuela iragarri zuen: BC-1205PT, PCrako BD-ROM/DVD grabagailu unitate bat. Gerora, ASUSek Blu-ray-n oinarritutako zenbait ordenagailu eramangarri ekoitzi zituen.[19]
2008ko urtarrilean, Asusek berregituratze-prozesu garrantzitsu bati hasiera eman zion eta hiru enpresa independentetan banatu zen[20][21]: Asus (lehen markako ordenagailuetan eta elektronikan zentratua), Pegatron[22] (txartel nagusien eta osagaien OEM fabrikazioan zentratua (ingelesez, original equipment manufacturer edo jatorrizko ekipoen fabrikatzailea), hau da, beste enpresa batek merkaturatu ditzakeen piezak eta ekipoak ekoizten dituena); eta Unihan Corporation (PCrako ez diren produktuen fabrikazioan zentratua, kutxak, moldurak eta halakoak). Pentsio-planen berregituraketa ere egin zuten, eta oso kritikatua izan zen, indarrean zeuden pentsio-saldoak zeroan jarri baitzituzten. Enpresak ordaindu egin zituen langileek aurretik egindako ekarpen guztiak.[23]

2008ko abenduaren 9an, Open Handset Alliance partzuergoak, hau da, gailu mugikor irekirako aliantzak jakinarazi zuen Asus aliantzara batutako 14. kidea zela.[24] Google buru duen partzuergo horrek Android sistema eragilea garatzen du eta zera adierazi zuen: "elkartera batu diren kide berriek Android-ekin bateragarri diren tresnak inplementatuko dituzte, kode irekiko Android proiektuari ekarpena egingo diote kode esanguratsua gehituz, edo proiektuaren ekosistema bera babestuko dute, Androiden oinarritutako gailuen eskuragarritasuna azkartuko duten produktuak eta zerbitzuak sortuz".[25]
2010eko ekainaren 1ean Asusek Pegatron utzi zuen.[26] 2010eko urrian, Asusek eta Garmin multinazionalak telefono adimendunen ekoizpenerako zuten elkartea bertan behera utziko zutela iragarri zuten, Garminek produktu horren ekoizpenarekin ez segitzea erabaki zuelako.[27] Bi konpainiek Garmin-ASUS markako sei telefono adimendun ekoitzi zituzten aurreko bi urteetan.[28]
2010eko abenduan, Asusek munduko ordenagailu eramangarri finena merkaturatu zuen: Asus U36. Intel Core i3 edo i5 prozesadoreak zituen, tentsio estandarrarekin (ez behe-tentsioarekin) eta 19 mm-ko lodierarekin.[1][29][30]
2013ko urtarrilean, Asusek Eee PC ordenagailuen ekoizpenari amaiera ofiziala eman zion, salmentek behera egin zutelako; kontsumitzaileek tabletak eta Ultrabook ordenagailu eramangarriak gero eta gehiago kontsumitzen zituzten. [31][32]
2014an zehar tableten salmentak, oro har, jaitsi egin ziren.[33] 2014an Las Vegasen egin zen CES (Consumers Electronics Show) teknologia-azokan, sakelako mugikorren atalean Asus Zenfone 4 nabarmendu egin zen.[34]
2016an Jonney Shih presidenteak Zenbo aurkeztu zuen, ASUSen lehen robota, 2016ko Computex biltzarrean. Zenbo gurpildun tableta eliptikoa dirudien robota da. Bideokonferentziak egin ditzake, sarean nabigatu, haurrei liburuak irakurri eta bideoak eta musika erreproduzitu. ASUSen Zenboa oraindik ez dago salgai, baina enpresa roboterako softwarea garatzen lagunduko dioten garatzaileen bila dabil.[35][36] Horrez gain, mugikorretarako hirugarren belaunaldiko produktuen linea ikusgarri bat aurkeztu zuen Computex biltzar horretan.
2022ko apirilean, enpresak logotipo berria aurkeztu zuen.[37][38]
Gaur egun, garrantzia handikoa da bideokontsolen merkatuan, jokorako ordenagailuetan eta e-kirol txapelketetan ere bai.[39][40][41]
Txartel nagusien ezaugarri teknologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ASUS sortu zenetik, jatorrizko produktu ugari eta haien osagarri diren hainbat tresna garatu izan ditu. Bezeroentzat produktuak erabilterrazagoak izatea eta erabiltzaileak produktuarekin izandako esperientzia hobetzea bilatu izan du.[42]
Asus bereziki nabarmendu da txartel nagusien diseinuan egindako lanagatik. Beheko taulan agertzen dira horietako batzuk, eta haiekin batera, Asusen jabetzakoak diren eta izen espezifikoekin erregistratuak izan diren hirugarrenen teknologiak. Horietako batzuek izenaren aurrean AI akronimoa dute, ingelesezko Artificial Intelligence edo Adimen Artifizialari erreferentzia eginez.
Izena | Sortze-urtea | Produktua | Erabilera | Patentatuta |
---|---|---|---|---|
AI NET2 | 2000+ | Txartel nagusia | Sistema eragilea abiarazi baino lehen, sare lokalean konexio-arazoak daudela jakinarazten du | |
AI NOS | 2004 | Txartel nagusia | Atzerapenik gabeko Overclocking sistema. Overclocking-erako teknologia dinamikoa | Bai |
AI Proactive | 2004 | Txartel nagusia | Zehaztugabeko terminoa da, Adimen Artifizialean oinarritutako berrikuntzak dituela adierazten du | |
AI Quiet | 2004 | Txartel nagusia | Haizagailuen eta prozesadorearen abiadura kontrolatzen du, funtzionamendua isila izan dadin | |
Audio DJ | 2005 | Txartel nagusia eta ordenagailu eramangarriak | Ordenagailua piztu gabe audioen CDak erreproduzitzeko aukera ematen du. Funtzio hori onartzen duten ordenagailu eramangarriek aurrealdean "erreproduzitu/eten", "gelditu" eta beste kontrol-botoi batzuk izaten dituzte. Ordenagailu eramangarria itxita egonda ere, botoi horiek erabil daitezke. | |
BIOS EZ Flash | 2004 | Txartel nagusia | Autoabiarazten ez den disko baten bidez BIOS-a eguneratzeko aukera ematen du. Disko horrek BIOSaren irudi berri bat baino ez du. BIOSaren firmware-arekin aurrefabrikatuta dago eta ALT+F2 teklak sakatuz atzitu daiteke POST-ean (Power-On Self-Test). | |
C.P.R.
(CPU Parameter Recall) |
2004 | Txartel nagusia | Sistemak huts egin eta berrabiarazten denean, PUZaren balio lehenetsiak automatikoki leheneratzen ditu. Askotan overclocking-aren ondorioz gertatzen da. | |
ASUS CrashFree BIOS2 | 2004 | Txartel nagusia | BIOSa hondatuko balitz, CrashFree BIOS 2 txartelak berreskuratzeko aukera ematen dio erabiltzaileari, txartel nagusiaren euskarri den CDa erabiliz. | |
Color Shine (edo Colour Shine), Crystal Shine | AAAA | LCD Pantaila | Islen aurkako LCD teknologiarako ASUSen izen komertziala. | |
GameFace Live | 2004? | Txartel grafikoa | Jokalari anitzen bideokonferentziarako soluzio bat. Horri esker, konektatuta dauden jokalariek elkar ikusi eta elkarrekin hitz egin dezakete, jokatzen ari diren bitartean. 2006. urtean, DirectX onartzen duten jokoetara mugatuta dago, eta zortzi jokalari baino gehiago aldi berean konektatzeko aukera ematen du. | |
GameLiveShow | 2008 | Txartel grafikoa | Jokalariei haien jokua besteei erakusteko aukera ematen die. |
Produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asusen produktu batzuk hainbat produkturen konbinaketak dira: ordenagailu eramangarriak, tabletak, mahaigaineko konputagailuak, telefono adimendunak, PDAk, zerbitzariak, monitoreak, txartel nagusiak, txartel grafikoak, soinu-txartelak, DVDak, konputagailu-sareetarako hardwarea, ordenagailu-kutxak, osagai elektronikoak eta ordenagailua hozteko sistemak.
Aipamen berezia merezi du Asusek garatutako Vivo lineako produktu izarrek: ordenagailu eramangarriak (VivoBooks), All-in-One ordenagailuak (Vivo AiO), mahaigaineko konputagailuak (Vivo PC), Stick PC (Vivo Stick), Mini PC (Vivo Mini), erloju adimendunak (VivoWatch), ordenagailurako saguak (VivoMouse) eta tabletak (VivoTab).[43]
- Asus produktuak
-
ASUS ZenFone telefono adimenduna
-
Asus Nvidia GeForce GTX 1080 txartel grafikoa
-
Asus x21 ultrabook ordenagailu eramangarria
-
Asus sagua
Telefono adimendunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Androiden oinarritutako telefono adimendun asko merkaturatu ditu. ARM arkitekturan oinarritu ordez, gehienek Intel prozesadoreak dituzte eta sarritan bi SIM txartelerako erretenekin. Telefono mugikorren merkatu handietan eraginhandia du Asusek gaur egun, hala nola, Indian, Txinan eta Asiako beste herrialde batzuetan. 2014az geroztik sortutako bere telefono mugikorren seriea Asus ZenFone izenez ezagutzen dira. Aurretik, garatutakoa da, adibidez, Asus v70 telefonoa. 2000. urteko erdialdean, Windows Mobile sistema eragilea darabilten telefono adimendunak kaleratu zituen.
Lehengo belaunaldia (2014)
- ZenFone 4 (4-inch edo 4.5-inch tamainan eskuragarri), ZenFone 5, ZenFone 6
Bigarren belaunaldia (2015)
- ZenFone Zoom, ZenFone C, ZenFone 2[44], ZenFone 2 Laser, ZenFone Max, ZenFone Selfie, ZenFone Go[45], ZenFone 2E – bereziki AT&Trako egina
Hirugarren belaunaldia (2016)
- ZenFone AR, ZenFone 3 series
Laugarren belaunaldia (2017)
- ZenFone 4 series[46]
Bosgarren belaunaldia (2018)
- ZenFone 5 series, ZenFone Max series (M1 and M2), ZenFone Live series (L1 and L2), ROG Phone series
Seigarren belaunaldia (2019)
- ZenFone 6 series, ROG Phone 2 series
Horrez gain, Asusek PadFone seriea sortu zuen. Telefono adimendunak dituzten gailu hibridoak dira, tableta baten pantaila konekta daitezkeenak:
- PadFone (A66), PadFone 2 (A68), PadFone Infinity (A80), PadFone Infinity Lite (A80C), new PadFone Infinity (A86), PadFone E (A68M), PadFone X (A91), PadFone S (PF500KL), PadFone Mini (PF400GC), PadFone Mini 4.3 (A11), PadFone X Mini (PF450CL, US only)
Asusen telefono adimendun gehienek Intelen Intel Atom prozesadoreak erabiltzen dituzte. Hala ere, badira salbuespenak: PadFone serie batzuk eta ZenFone 2 modelo batzuk, adibidez, Qualcomm Snapdragon edo MediaTek txipak erabiltzen dituzte.
Zazpigarren belaunaldia (2020)
- ZenFone 7 series, ROG Phone 3 series
Zortzigarren belaunaldia (2021)
- ZenFone 8 series, ROG Phone 5 series
Bederatzigarren belaunaldia (2022)
- ZenFone 9[47], ROG Phone 6 series, ROG Phone 6D series
Hamargarren belaunaldia (2023)
- ZenFone 10, ROG Phone 7 series
Hamaikagarren belaunaldia (2024)
- ZenFone 11 Ultra, ROG Phone 8 series
2 produktu 1ean (2-in-1s)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Transformer Book, VivoBook Flip, ZenBook Flip, ExpertBook Flip, Chromebook flip
Ordenagailu eramangarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ZenBook[48], VivoBook, ASUSPRO, ExpertBook, ProArt StudioBook, The Ultimate Force (TUF Gaming)[49], Republic Of Gamers (ROG Gaming)[50], Chromebook, EeeBook, G Series, N Series, K Series, X Series, E Series, Q Series, U Series, B Series, V Series, F Series, A Series, T Series
Hainbat produkturen ekoizpena eten du Asusek: EeeBook, K Series, X Series, E Series, Q Series, B Series, V Series, P Series, F Series, A Series, u2e Series eta G Series.
Tabletak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko ekainaren 27an, Google-entzat fabrikatu eta bere marka eramango zuten Nexus 7 tableten bi belaunaldi iragarri ziren eta 2012ko uztailean merkaturatu ziren.[51] 2013ko uztailaren 24an, Nexus 7ren ondorengo modeloa iragarri eta bi egunetara merkaturatu zuen.[52] Microsoftekin ere egin du lan, Windows 8 tableta bihurgarriak garatzeko. Ordenagailu eramangarri zein tableta gisa funtziona dezaketen gailuak dira, hau da, bi produktu batean (2-in-1).[53][54] 2013an, Androiden oinarritutako tableta bat iragarri zuen. Transformer Book Trio.[55] Hiru produktu batean eskaintzen ziren (three-in-one), lehen aldiz munduan: tableta, ordenagailu eramangarria edo PCa. Izan ere, teklatu bati eta pantaila bati konektatzean, Windows 8 ordenagailu batean lan egitea bezala zen. Asus ezaguna da, halaber, honako tableta-lerroengatik:
- Eee Pad Transformer, Eee Pad Slider, Eee Slate
- Memo Pad 8
- VivoTab
- ZenPad: 7.0 Z370CG, C 7.0 Z170MG/Z170CG, 8.0 Z380KL, 8.0 Z380C*, S 8.0 Z580CA*, 10 Z300C* (2015ean); 8.0 Z380M*, Z8 ZT581KL, 3 8.0 Z581KL, 10 Z300M*, 3S 10 Z500M*, Z10 ZT500KL (2016); 3S 8.0 Z582KL, Z8s ZT582KL, 3S 10 Z500KL (2017) (* no SIM)
Zerbitzariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GPU Rack Server
- ESC8000 G3 (Up to 8 GPU high density & hybrid computing), ESC4000 G3/G3s
2-Way Rack Server
- RS720Q-E8-RS8-P, RS720Q-E8-RS12, RS700-E8-RS8 V2, RS700-E8-RS4 V2, RS500-E8-RS4 V2, RS500-E8-RS4 V2, RS400-E8-PS2-F, RS400-E8-PS2, RS720-E8-RS24-ECP, RS540-E8-RS36-ECP, RS520-E8-RS12-E V2, RS520-E8-RS8-E V2
1-Way Rack Server
- RS300-E9-PS4, RS300-E9-RS4, RS200-E9-PS2-F, RS200-E9-PS2, RS100-E9-PI2
2-Way Tower Server
- TS700-E8 V3 Series, TS500-E8-PS4 V2
1-Way Tower Server
- TS300-E9-PS4, TS100-E9-PI4
Mahaigaineko ordenagailuak & All-in-One PCak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tower PCak
- VivoPC, ROG series, Gaming series
Mini PCak
- Asus Tinker Board, VivoMini
Chrome gailuak
- Chromebox, Chromebit
All-in-One PCak
- Zen AiO, Vivo AiO, Portable AiO
Eee seriea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko urrian merkaturatu eta 2013ko urtarrilean seriearen ekoizpena eten zen arte, Eee PC netbook-ak sari ugari lortu zituen, honakoak barne: Asiako Urteko Produktuaren Forbes saria, Stuff Magazine aldizkariak urteko tresna onenari eta urteko konputagailu onenari emandako saria, National Broadcasting Company (NBC) telebista eta irratiaren NBC.com webguneak bidaiatzeko tresna onenari emandako saria, Computer Shopper aldizkariak 2008an netbook onenari emandako saria, PC Pro aldizkariak Urteko Hardware izendapenaren saria, PC World megadenda-kateak netbook onenari emandako saria, eta DIME aldizkariaren 2008ko Trend Award saria.[56]
Asusek Eee gamarako hainbat produktu sortu zituen, besteak beste[57]:
- EeeBox PC, mini PC trinkoa
- Eee Top, ukipen-pantailadun ordenagailua, LCD monitore batean kokatua, dena batean (all-in-one)
- Eee Stick, PCrako haririk gabeko kontrolatzailea, entxufatzearekin erabiltzeko prest dagoena (Plug-and-play), erabiltzailearen eskuen mugimendu fisikoak pantailan erakusten dituena
- Eee Pad Transformer, Android sistema eragilea exekutatzen duen tableta
- Eee Pad Transformer Prime, jatorrizko Transformer-aren ondorengoa.
2009ko martxoaren 6an, Asus-ek bere Eee Box B202 estreinatu zuen, PCMag aldizkariaren iritziz "ASUS EeePC-ren baliokidea den mahaigaineko ordenagailua". 2010ean Asus Eee Box konputagailu-lerroari ASUS EeeBox PC izena eman zitzaion.[58]
Essentio Serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Essentio mahaigaineko konputagailuen lerro bat da. 2011ko abenduan, seriea osatzen zuten produktuak hauek ziren: CG seriea (jokoetarako diseinatua), CM seriea (entretenimendurako eta etxean erabiltzeko) eta CS eta CP serie finak.[59]
Multimedia-erreproduzitzaile digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multimedia-erreproduzitzaile digitalak ASUS O!Play izenarekin saltzen ditu.
GPS-gailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asusek R700T GPS hargailua ekoizten du, trafikoko mezuen kanala duena.[60]
Republic of Gamers (ROG)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Republic of Gamers (ROG) ASUSek 2006. urteaz geroztik erabiltzen duen marka bat da. Marka horrek hardwarea, ordenagailu pertsonalak, periferikoak eta osagarriak hartzen du.
AMD konpainia multinazionalaren txartel grafikoak Arez markarekin merkaturatu ziren, Nvidiaren GeForce Partner Program-agatik. [61]
2013an, Asusek RAIDR Express merkaturatu zuen, PCIn oinarritutako RAID 0 SSD azpisistema bat, bi SSD dituena PCB batean. [62]
2022ko urtarrilean, Asusek ROG-Flow Z13 iragarri zuen GHren CES 2022 merkaturatze-ekitaldian. Errendimendu handiko Intel-en Core i9 prozesadorearekin eta Nvidia-ren GeForce RTX 3050 Ti errendimendu grafikoarekin hornituta dago, eta berrikuntza-aurrerapen handienak egiten ditu tableten merkatuetan. Munduko RTX 30 serieko lehen ordenagailua da, faktore tableta moduan.[63]
2023ko ekainean, Asusek ROG-Ally gailua merkaturatu zuen[64], Steam Deck-ekin lehiatzeko diseinatutako eskuko gailua. Ally-ak 7 hazbeteko ukipen-pantaila (diagonala) du, 1080p-koa, 120 Hz-eko eguneratze-abiadurarako gaitasunarekin eta 16:9 itxurarekin, Steam Deck-en panelaren aurrean, zeinak 800p eta 60 Hz baino ez baititu kudeatzen, 16:10 itxurarekin.
The Ultimate Force (TUF)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Ultimate Force (TUF) ASUSek 2010. urte ingurutik erabiltzen duen marka da.[65] Marka Asus eskuragarriak dira, gama ertaineko joko produktuak.
Soinu-txartelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asusek 2008ko otsailean atera zuen bere lehen soinu txartela, Xonar DX izenekoa. Xonar DX gai izan zen EAX 5.0-ren efektuak emulatzeko ASUS GX softwarearen bidez, Open AL eta DTS-connect babesten zituen bitartean. 2008ko uztailean, ASUSek Xonar D1 atera zuen, neurri handi batean DX Xonarren antzeko ezaugarriak eskaintzen zituena, baina PCI interfazearen bidez oinarrizko plakari konektatuta, Xonar DXaren PCI-E × 1 konexioaren ordez. Ondoren, ASUSek Xonar HETARIK 1.3 abiarazi zuen, HDko audio-bolumenaren galera AV hartzaileei transmititzea ahalbidetzen zuen lehen irtenbidea.
Beste datu interesgarri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ASUSek erraztasun handia ematen du bere plaka nagusiei eta gainerako hardware-osagaiei (batez ere mikroprozesadorea, RAM memoria eta txartel grafikoa) Overclocking ezartzeko. Arrakastaz lehiatzeko, beste fabrikatzaile batzuek (DFI, adibidez) beren produktuen errendimendua optimizatu nahi izan dute, batez ere NVIDIAren nForce4 txipseterako, AMD K8 plataformetan. Konpetentzia hau nForce 2 chipset-a (NVIDIArena ere) AMD K7 plataformetan merkatura atera zenetik hasi da, eta gaur egunera arte luzatzen da Intel-en Core 2 Duo mikroarkitektura berriaren sarrerarekin, dagoeneko iragarrita dagoen DFI enpresaren oinarrizko plaka berri baten zain. Plaka honek konpetentziari aurre egiteko kapaza izango da, hau da, existitzen diren nForce 680i (NVIDIA-koa) Asusena dena eta beste fabrikatzaile batzuena, EVGA, ABIT, ECS eta MSI-ren beste produktu batzuei aurre egingo dio.
Bestelako proiektu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esports
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asus ROG-ek esport-en defendatzaile aktiboa izan da[66], eta joko espezifiko batzuetan bere joko-talde profesionalak sortu ditu.
2021eko urtarrilean, ROG-ek iragarri zuen Indian esport-en akademia berri bat ezarriko zela, jokalari profesionalak Counter-Strike: Global Ofensive (CS:GO) jokorako esploratzeko eta entrenatzeko planekin.[67] Ekimenak burtsan kotizatzen duten jokalariei entrenamenduak, joko-ekipoak eta estipendioak emango dizkie, maila nazionalean zein nazioartekoan lehiakorrak diren esport-txapelketetarako prestatzeko.[68]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Torner, Jon. (2008-10-30). «Ordenagailu ultra eramangarria erosiko dut?» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Ingelesez) «Gartner Says Worldwide PC Shipments Increased 0.3% in Fourth Quarter of 2023 but Declined 14.8% for the Year» Gartner (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ «Bideo-jokoen munduko Sony eta Asus enpresa ospetsuak Bilbora etorriko dira beren enpresetarako talentuen bila» www.bilbao.eus (Bilboko Udaleko Webgunea) (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «About ASUS - Brand Story - The Meaning of "ASUS"» www.asus.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Entrevista con ASUS» web.archive.org 2007-01-02 (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ «Acerca de ASUS - Historia de la marca - El compromiso de la marca» www.asus.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Woods, Ben. (2013-11-01). «Asus Hybrids Show Why Manufacturers Must Get It Wrong to Get It Right» TNW | Insider (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «The past, present and future of ASUS, according to its chairman» Engadget 16 August 2015.
- ↑ (Ingelesez) «About ASUS History» ASUS United Kingdom (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) Discuss, Steven B.. (2005-09-22). «ASUS PhysX Card Ready» TechPowerUp (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ ASUS enters LCD TV market with TLW32001 32" LCD TV. Newlaunches.com 3 November 2006.
- ↑ ASUS VX1 Lamborghini. PC Mag 11 August 2006.
- ↑ «Asus VX1 Lamborghini Review & Rating | PCMag.com» web.archive.org 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Microsoft unveils 'Origami,' a small mobile PC» NBC News 2006-03-09 (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ Microsoft unfolds Origami, the ‘on the go’ PC. .
- ↑ ASUSTeK and Gigabyte form joint venture. Digitimes.com 8 August 2006.
- ↑ e-gor. (2008). «Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ Julio, Gorka. (2008). «Igor Leturia - Informatikaria» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «Blu-ray scores major new supporter :: PlayStation Universe (PSU)» web.archive.org 2007-09-13 (Noiz kontsultatua: 2025-04-08).
- ↑ (Ingelesez) «Asus confirms three-way split» ZDNET (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Asus formally splits into three companies» Engadget 2008-01-03 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «Pegatron» www.pegatroncorp.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «DailyTech - New ASUS Corporate Structure Zeroes Employee Pensions» web.archive.org 2009-06-10 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Open Handset Alliance announces 14 new members» www.openhandsetalliance.com (Open Handset Alliance) (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «Alliance Members | Open Handset Alliance» www.openhandsetalliance.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Asustek to spin off motherboard arm» www.ft.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «ASUStek, Garmin ending co-branding» The Taipei Times 27 October 2010.
- ↑ (Ingelesez) Friedman, Alan. (2022-01-19). «Known now for its watches, Garmin failed in the smartphone industry» PhoneArena (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ Asus u36 review - Latest Thinnest Notebook Asus U36 World with just Thickness 19 Mm | Technology Trends. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodríguez, Javier. (2010-12-14). «ASUS U36. También sabe hacer ultraligeros» GEEKNETIC (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Condliffe, Jamie. (2013-01-02). «Asus and Acer: The Netbook Is Dead» Gizmodo (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Hazarika, Pallab Jyotee. (2011-01-20). «Acer to phase out netbooks by 2013» Notebookcheck (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ Astigarraga, Eneko. (2015). «Tablet-en salmentak eta joerak» CodeSyntax (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ Aretxaga Agirre, Aitor. (2014). «Berrikuntzak, Las Vegasko elektronikaren azokatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «ASUS Presents Zenvolution at Computex 2016» web.archive.org (ASUS Press Room) 2018-01-03 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «ASUS Zenbo - Your Smart Little Companion» Zenbo Global (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «Asus drops two OLED Zenbooks and a new logo» The Verge 22 April 2022.
- ↑ (Ingelesez) Titov, Aleksei. Asus Logo and symbol, meaning, history, PNG, brand. (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) Born, Eric. (2023-06-25). «ASUS PCs, displays, and peripherals give esports programs a head start» Edge Up (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «Egungo bideojoko plataforma nagusiak - Game Erauntsia - Bideojokoak euskaraz» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ Juez Latatu, Alejandro. (2023). «Bideo-kontsola eramangarriak luzerako itzuli dira» Enpresa Bidea (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «ASUS lanza nuevas actualizaciones de BIOS para mejorar la estabilidad de procesadores Intel® de 13ª y 14ª Generación | Noticias|ASUS España» www.asus.com (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Vivo Tab | ASUS Vivo Tab specs , features and all other informations» worldsofcyborg.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) McLoughlin, Michael. (2015-01-07). «Asus abre la era móvil con 4 gigas de RAM» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ «Asus Zenfone 2 Will Be Launched With Three Variants ZE500Cl, ZE550ML and ZE551ML In India | All Gadget Buzz» web.archive.org 2015-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
- ↑ «Berrikuntzak, Las Vegasko elektronikaren azokatik» Berria 2014-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2022-08-14). «ASUS Zenfone 9» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2024-02-25). «ZenBook 14» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2019-11-03). «ASUS TUF Gaming FX504» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2021-01-31). «ASUS ROG Flow X13» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ «Google Launches Nexus 7 Tablet | Business News» web.archive.org 2013-05-22 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ (Ingelesez) «Google Nexus 7 (2013) specs» PhoneArena 2018-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
- ↑ «Dell and Asus debut inspired Windows 8 convertible tablets - Forbes» web.archive.org 2012-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
- ↑ «Telefono guztiak elkarri begira» Berria 2014-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ «Latest gadgets from Nokia, Asus and Samsung - Story - Technology - 3 News» web.archive.org 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ Igor, Leturia Azkarate. (2008-03-01). «Haur behartsuentzako ordenagailua, teknologiaren aitzindari» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ Torner, Jon. (2008-10-30). «Ordenagailu ultra eramangarria erosiko dut?» Slump doktorearen zaintiratua (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Ingelesez) «ASUS Debuts Desktop-Equivalent Eee PC» PCMAG (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «Asus Essentio CM1730-05» PCMag UK 2011-07-08 (Noiz kontsultatua: 2025-04-10).
- ↑ «ASUS R700t TMC GPS Device : : MobileWhack.com» web.archive.org 2012-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «ASUS confirms AMD Radeon ‘AREZ’ series of graphics cards» KitGuru (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «ASUS ROG Launches RAIDR Express PCI Express-based SSD - Republic of Gamers» @ROG (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «ROG Flow Z13 (2022) | Gaming Laptops|ROG - Republic of Gamers|ROG Global» @ROG (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) ELSOTANOPERDIDO. (2023-04-24). «ASUS confirma el lanzamiento a nivel mundial de su PC portátil para videojuegos ROG Ally» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ «SABERTOOTH X58 - Support» www.asus.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ Press, Europa. (2024-06-13). «Asus celebra su 35 aniversario situándose como primera marca en el mercado 'gaming' en España» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ «ASUS ROG launches esports academy in India; scouting for CS: GO players - MEGPlay» web.archive.org 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Ingelesez) «Asus Is Looking for Gamers in India for E-Sports Training Programme» Gadgets 360 2021-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).