Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcasteko bigarren talde gonbidatua Aretxabaletako Kaparrak izan da. Sona handiko Aretxabaletako runba taldeko Eñaut Beltran de Heredia eta Markel Perez luze, lasai eta zabal aritu dira berbetan; elkarrizketaren ostean, Galtzaile abestia joko dute. Hurrengo talde gonbidatua, Añube.